Sare Sozialak

flickr youtube
Hasiera Interesgarriak Irakurketa gomendiak
Irakurketa gomendioak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

HAURRAK

            Bilbao, Leire. “Olagarro bat bainuontzian” Ed: Elkar: 4-6 urte bitarteko haurrentzat gomendatzen da liburu hau. Aitak ez dakigu ze plan daukan olagarroarentzat. Baina berak badauka bat, maskotatzat hartzea. Gurasoek, etxean ez dutela ez zakurrik ez katurik nahi esan izan diote beti. Baina ez diote olagarro bat hartzeko debekurik jarri. Beraz, bainuontziari leku egokia iritzi dio Erro bataiatzeko. Tapoia jarri, urez bete, gatza bota eta kito. Lagun egingo al du olagarroa?

 

            Landa, Mariasun. “Galtzerdi suizida” Ed; Elkar: 9-11 urte bitartekoentzat da Mariasunek idatzitako liburu hau. Galtzerdi bat laugarren solairutik erori zen eta harrezkero pasatzen zaizkion gauzak kontatzen ditu liburu honek, sagu ingeles bat etortzen zaio eta berekin kontu batzuk izaten ditu. Zer gertatuko ote zaie?

 

GURASOAK

 

            Tierno, Bernabe. “Aprendo a vivir” Ed; Temas de hoy: Metodo ederra da liburu honek eskaintzen duena, zoriontasunean bizitzeko. Pertsona bezala zeure burua ezagutzen eta maitatzen lagunduko dizu, horrela zure ingurukoekin ere errazago moldatuko zara.

 

            Cury, Augusto. “Hijos brillantes, maestros” Ed; Zenith: Liburu honek sozialki arazoak izan dituzten gazteen istorio desberdinak kontatzen ditu, non azkenean guztiek gainditzen duten euren arazoa. Gazteak zergatik ezkutatzen diren ulertzen lagunduko digu eta baliogarria izango da.

 

 
Abarketatxoren proposamenak
Bidali iradokizunak
Prebentzioa

[+]
  • narrow screen resolution
  • wide screen resolution
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size